Bidasoa GBLHI eskola da, Euskal
Erkidegoan, KNX sarean sartu den Lanbide Heziketako lehenengo institutua. Pasa
den urtarriletik aurrera estatu espainiarrean 5.269 bazkide dituen Elkarte
horretako partaidea da.
Urrats erraldoi hau, KNX sistemarekin
2001 urtetik aurrera lanean aritzeak dakarren bultzada bada ere, ardura
garrantzitsu bat ere badu, eta zuzendaritza batzordeko kide izateaz gain,
ekoizleekin eta instalatzaileekin batera, KNX Europako sistema domotikoetan
izan daitezkeen berrikuntzetan parte hartzea eta lan egitea ekartzen baitu.
Bide horretan, “SAPIENX Smart
metering-smart building” eta “Erka Rexel Group” ekin kolaboratuz, otsailaren
23tik 27ra gure institutuan “Partner KNX” ikastaroa emango da, eta azterketa
gainditu ondoren KNX Association (Europa) ziurtagiri ofi ziala eskuratzen da. Ziurtagiri honekin instalatzailea
KNX estandarretan oinarrituriko instalazioak burutzeko homologatua dago.