miércoles, 25 de febrero de 2015

KNX partner



 
Bidasoa GBLHI eskola da, Euskal Erkidegoan, KNX sarean sartu den Lanbide Heziketako lehenengo institutua. Pasa den urtarriletik aurrera estatu espainiarrean 5.269 bazkide dituen Elkarte horretako partaidea da.

Urrats erraldoi hau, KNX sistemarekin 2001 urtetik aurrera lanean aritzeak dakarren bultzada bada ere, ardura garrantzitsu bat ere badu, eta zuzendaritza batzordeko kide izateaz gain, ekoizleekin eta instalatzaileekin batera, KNX Europako sistema domotikoetan izan daitezkeen berrikuntzetan parte hartzea eta lan egitea ekartzen baitu.


Bide horretan, “SAPIENX Smart metering-smart building” eta “Erka Rexel Group” ekin kolaboratuz, otsailaren 23tik 27ra gure institutuan “Partner KNX” ikastaroa emango da, eta azterketa gainditu ondoren KNX Association (Europa) ziurtagiri ofi ziala eskuratzen da. Ziurtagiri honekin instalatzailea KNX estandarretan oinarrituriko instalazioak burutzeko homologatua dago.