miércoles, 11 de noviembre de 2015

i-Sare sortu da, Gipuzkoako lehen minisare elektriko adimentsua

CIFP Bidasoa LHII  ikastetxeko elektrizitate alorrak , Tknikaren eskutik, parte hartzen du iSare proiektuan, sarearen kudeatzaile bezala.



isare

martes, 15 de septiembre de 2015

2SEA3D M06 bloga

SARELEKTZ

2SEA3D taldeko  ikasleek ,  SARELEKTZ  (Sare elektriko eta transformazio zentru) izeneko bloga jarri duten martxan.Blog honetan "M06 Sare elektrikoen eta transformazio zentroen garapena"  landuko dute ikasturte honetan.Honekin batera @sarelektz Twitter kontua ere martxan jarri dute.

lunes, 7 de septiembre de 2015

APP Fpbidasoaelec zure mugikorrean


- Fpbidasoa elektrizitate alorreko APP aplikazioa sortu dugu zure mugikorreran instala dezazun. Hainbat informazio izango dituzu eskura: ordutegiak, gelak, irakasleak...

- Bertsio hau Android sistema eragileetan bakarrik funtzionatzen du
.
- Momentuz erdaraz bakarrik daukagu. Espero dugu laster euskaratua izatea.

- Deskargatu eta instalatu fitxategia fpbidasoaelec2016.apk



miércoles, 13 de mayo de 2015


FREE@HOME SISTEMA DOMOTIKOAREN JARDUNALDI TEKNIKOA

2015/05/14

Kaixo:

Idatzi honen bidez, BIDASOA GLHBI Elektrizitate Arloko kideek, hurrengo maiatzak 14, 18:00etatik-20:00etara, "Programatu zure etxea, bulego eta denda modu erraz eta eraginkorrean" izenarekin antolatutako Jardunaldi Teknikora gonbidatu nahi dizuegu.

Horretarako, mesedez, ondorengo loturaren bidez izena eman. IZENA EMAN

Mila esker,

miércoles, 6 de mayo de 2015

BIDELEK, TECNALIA, INSTALAZIOAK BISITATZEN
2015/05/06
Elektrizitate Arloko Irakasleak, BIDELEK, TECNALIA, instalakuntzak ikustea joan dira. Bisita honen helburua, harremanak sakontzea eta ikasleekin bisita gidatuak egitea da
Instalazioak  www.bidelek.com
Bideoa: Bidelek sareak

domingo, 26 de abril de 2015

 SISTEMA FREE@HOME SISTEMAREN AURKEZPENA ERKAn


 Aurreko ostegunean, apirilak 23, arratsaldeko 18:00retan, ERKA biltegi Elektrikoan, free@home sistema domotikoaren aukezpena egin zuten, Xabier Peñaren eskutik. 

Besteetan bezala, Elektrizitate Alorreko kideek, Mikel Mitxelena eta Alberto Arrizabalaga bertan egon ziren.


miércoles, 25 de febrero de 2015

KNX partner



 
Bidasoa GBLHI eskola da, Euskal Erkidegoan, KNX sarean sartu den Lanbide Heziketako lehenengo institutua. Pasa den urtarriletik aurrera estatu espainiarrean 5.269 bazkide dituen Elkarte horretako partaidea da.

Urrats erraldoi hau, KNX sistemarekin 2001 urtetik aurrera lanean aritzeak dakarren bultzada bada ere, ardura garrantzitsu bat ere badu, eta zuzendaritza batzordeko kide izateaz gain, ekoizleekin eta instalatzaileekin batera, KNX Europako sistema domotikoetan izan daitezkeen berrikuntzetan parte hartzea eta lan egitea ekartzen baitu.


Bide horretan, “SAPIENX Smart metering-smart building” eta “Erka Rexel Group” ekin kolaboratuz, otsailaren 23tik 27ra gure institutuan “Partner KNX” ikastaroa emango da, eta azterketa gainditu ondoren KNX Association (Europa) ziurtagiri ofi ziala eskuratzen da. Ziurtagiri honekin instalatzailea KNX estandarretan oinarrituriko instalazioak burutzeko homologatua dago.